Elizan hasi dute dantza Udal Txistulari Taldekoek jo dituzten doinuak joz, eta kalejiran gurutzatu dituzte gero San Frantzisko eta Errosario kaleak, dantzarako geldialdiak eginez.
500 urteko tradizioa dauka ezpata dantzak, eta Haritz Euskal Dantzari Taldeak 2009an berreskuratu zuen dantza hau Elgoibarrerako. Ordutik, Errosario Kaleko Amaren Egunaren bueltan irudikatzen dute. Hamasazpigarren aldiz kaleratuko dute aurten.
Argazkiak: Mikel Askasibar /Elgoibarko Udala eta Joserra Cabrera.