Endika Cabrera saritu dute Indalecio Ojanguren argazki lehiaketan

Ainhoa Andonegi Alonso

Eibarko Indalecio Ojanguren argazki lehiaketako sariak banatu berri dituzte, eta 16 urtetik beherakoen artean Endika Cabrera Mejias elgoibartarra izan da irabazlea.

 15 urte ditu eta orain dela urtebete hasi zen argazkiak ateratzen. Aitak ere argazkilaratzirako zaletsaun handia dauka, eta hark oparitu zion argazki kamera bat. Aitaren azalpenekin ikasi du kamera erabiltzen, eta azkenaldian ekitaldi askotan ibiltzen da argazkiak ateratzen. Estreinakoz hartu du parte argazki lehiaketa batean, eta 150 euroko saria irabazi du. Ekainean Miranda de Ebroko drift zirkuitoan ateratako hiru argazki aurkeztu ditu lehiaketara, eta hemen behean duzuena saritu diote.