ONUko bizilagunek bazkaria egingo dute urriaren 31n

Ainhoa Andonegi Alonso

Azken topaketako irudia. Aitor. 

ONUko bizilagunak bilduko dira aurten ere bazkari baten bueltan. Urriaren 31n izango da, eta dagoeneko zabaldu dute izena emateko epea. 

Ermuaranbide kalea ONU izenez ezagutzen zen garai batean, kanpotik etorritako asko kale hartan batu zirelako. Auzo sentimendu handia dute hango bizilagunek, eta tarteka, bazkaritarako batzen dira. Aurtengoa urriaren 31n egingo dute. 12:00etan batuko dira Lanbroan, 13:30ean luntxa egingo dute Txarridunan, eta bertan bazkalduko dute ondoren. Interesatuek 60 euro ordaindu beharko dituzte Abancako kontu korronte honetan dirua sartuta: ES28 2080 3629 1130 4003 3676