Artaldekoek azoka egingo dute zapatuan Elgoibarren

Ainhoa Andonegi Alonso

Artalde elkarteko hainbat artisauk kalera aterako dituzte produktuak zapatuan. Maalan egingo dute azoka, 10:00etatik aurrera. 

Elgoibarko artisauen elkartea da Artalde, eta hileko azken zapatuko ferian irteten dira kalera, baina, horrez gain, urtero egiten dute azoka bereziren bat. Aurtengoa bihar egingo dute. Maalako parkean jarriko dituzte postuak, 10:00etatik 14:00ak arte. Oihalekin egindako produktuak, bitxiak, poltsak edota xaboiak erosteko aukera izango dute herritarrek. 

Sei postu 

Artaldek artista gehiago biltzen baditu ere, horietako seik hartuko dute parte biharko azokan: Zugehini, Magi, Nalei, Ana, Bitxibitxi eta Ane. Elkartekoek herritar guztiak animatu nahi dituzte azokara joan daitezen.