Espainiako txapeldunorde geratu ostean Munduko txapelketa lehiatuko du Iosu Rodriguez kulturistak

Asier Orbea Ostolaza

Daniel Noe eta Iosu Rodriguez; Espainiako txapelduna eta txapeldunordea. Arg: Maite Rodriguez.

Espainiako Kulturismo Natural Txapelketa jokatu zuten domekan, Kordoba hirian, eta garaipenetik gertu izan zen Josu Rodriguez kulturista elgoibartarra.

Iosu Rodriguez (Elgoibar, 1990) Fitness Model Pro kategorian lehiatu zen, eta txapeldunorde izan zen. Daniel Noek eskuratu zuen urrezko domina. Era honetako txapelketetan erreferenteetako bat da Noe italiarra, hiru alditan irabazi baitu Mr Universo txapelketa, behin munfddukoa eta birritan Europakoa, besteak beste. Harekin lehiatzea "plazer bat eta ohore bat" dela esan du Rodriguezek, lehiaren maila handitzen duela-eta. 

Munduko txapelketa, hil bukaeran

Espainiako txapelketan lortutako emaitzari esker, Munduko Kulturismo Natural Txapelketa (Physique Mania Word Championships) lehiatzeko sailkatzea lortu du Rodriguezek. Iaz ere hartu zuen parte Dubai hirian (Arabiar Emirerri Batuak) jokatu zuten munduko txapelketan, eta bosgarren postua eskuratu zuen. Aurtengoan ez du horren urrun bidaiatu beharrik izango, Salamankan jokatuko baitute urriaren 31tik azaroaren 1era bitartean. 

Iosu Rodriguez, txapelketako une batean. Arg: Maite Rodriguez.

Maite arrebarekin Kordoban jokatu zuten txapelketan eskuratutako garaikurrekin.