Vicente Guinea elgoibartarrak Animarbolak erakusketa jarri du ikusgai Barakaldon

Ainhoa Andonegi Alonso

Animarbolak argazki erakusketa jarri du ikusgai Vicente Guinea argazkilariak Barakaldon, eta bihar, bisita gidatua eskainiko du. 

Vicente Guinea argazkilari elgoibartarrak Animarbolak izeneko argazki erakusketa jarri du ikusgai Barakaldoko Cihma aretoan. Irudimenari irekia dagoen argazki bilduma bat da. Animalia zein gizaki itxura duten arbolei ateratako argazkiak dira guztiak, eta bisitari bakoitzak bere irudimenaren arabera izango du jolas egiteko aukera. Azaroaren 11ra arte egongo da zabalik, eta bihar, larunbata, bisita gidatua egingo du Guineak berak. Euskal Herriko mendi eta basoetan ateratako irudiak dira, pagadietan bereziki, naturarekin eta argiarekin jolas eginez. 12:00etan izango da ekitaldia, eta, bisita gidatua egiteaz gain, Euskal Herriko zuhaitzei buruz ondu duen liburua aurkeztuko du.