"Kiroldegi aurreko zebra bidean lagatzen du jende askok autoa. Urteak dira auzokideok zebra-bide hori errespetatzeko eskatu genuela, eta, ondorioz, Udalak postetxoak jarri zituen. Uda amaieran, baina, postetxoak kendu zituzten, eta berriz ere arazo berbera daukagu. Aste honetan izan diren euri zaparradekin auto asko pilatu dira zebra-bidean, eta oinezkook errepidera irten behar izan dugu, horrek daukan arriskuarekin. Ez dakigu zergatik kendu dituzten postetxoak, baina Udalari eskatu nahi diogu berriz jartzeko".