Elgoibarko Udalak 0-4 urte arteko umeentzako jolasgunea egokitu du Olaizaga Kiroldegian, eta gaur arratsaldean zabalduko dute berriro. Haurren eta familien aisialdirako espazio seguru eta
egokitu gisa funtzionatzen du jolasguneak, eta asteburu osoan egongo da zabalik, ostiraletik igandera.
Ordutegia
• Ostiraletan: 16:30 – 19:30
• Larunbatetan: 9:30 – 12:30 eta 16:00 – 19:30
• Igande eta jaiegunetan: 9:30 – 13:00
Gelaren erabilera egokia bermatzeko, hainabt arau ezarri dituzte arduradunek: Gehienez, 25 lagunentzako lekua egongo da, eta umeak derrigorrez helduren baten zaintzapean joan beharko dira. Jolasteko materiala erabili daiteke, baina gero norberak jaso beharko ditu.
Iaz, Mekako Haur Hezkuntzako Goi Mailako Zikloko ikasleek jarduera bat gauzatu zuten jolasgunea hobetzeko, eta gaur egun ere elkarlanean jarraitzen dutela adierazi du Udalak, material eta jolas berriak gehituz. Udalak eskertu nahi die lankidetza hori bai Mekari, bai gelaren hobekuntzan inplikatu diren ikasle guztiei.