Elgoibarko Izarrak laguntza eskatu du abenduaren 24ko tonbola antolatzeko

Ainhoa Andonegi Alonso

Abenduaren 24an jarriko du Elgoibarko Izarrak aurten ere Elgoibarko Izarraren aldeko tonbola, eta antolaketa lanetarako laguntza eskatu dute. 

Elgoibarko Izarrak euskararen aldeko tonbola jarriko du aurten ere Gabonetan. Abenduaren 24an izango da, goizez, Kalegoen plazan, eta dagoeneko hasi dira antolakuntza lanetan. Hala, eragileek herritarren parte-hartzea eskatu dute, eta laguntzeko bi aukera daude: alde batetik, opariak biltzen laguntzea; eta, bestetik, abenduaren 24an bertan lan egitea, muntaketan, txartelak saltzen edo jasotze-lanetan. Hain zuzen  ere, interesatuek elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus helbidera idatzi dezakete mezua, edo 943 74 16 26 telefonora deitu.  

EGUN BEREZIA

2013an hasi zen Elgoibarko Izarra tonbola antolatzen. Elkartearen autofinantzaketa sustatzeko helburuarekin sortu bazen ere, hori baino gehiago da gaur egun egun hori antolatzaileentzat: euskara plazara eramateko eguna da. Euskararen bueltako komunitatea sendotzeko eguna da, eta euskal kulturaren bueltan borobiltzen dute ekitaldia. Olentzero eta Mari Domingiren kalejira, talo postua eta tonbola antolatzen dituzte.