Arreiturre Institutuaren 50. urteurreneko kanta

Asier Orbea Ostolaza

50. urteurrena ospatu zuen atzo Arreiturre Institutuko komunitateak Herriko Antzokian egin zuten ekitaldian, eta urteurrenerako propio prestatutako kanta ere jo zuten.

Uxue Alberdik jarri dio letra kantuari, eta Elaia Etxaniz eta Maialen Arriolak sortu dute musika. Mariñe Sotilek kantatu zuen, Patxi Zabaleta, Jesus Jimenez eta Jon Gurrutxagarekin batera. Hona abestiaren letra:


Ikasten
hasi ginenean
guretzat
zabaldu ziren ateak.

Begiak, libre ziren
ilusioak,
emozioak…
kontatzen.

Egiak haina ziren
konfusioak,
sentsazioak…
bizitzen.

Zeren mundua
hor kanpoan
oso-osorik
osorik
geneukan zain. 

Ta maitasuna
pasillo bazterrean
ez ote da agertzen
askotan.
Ta etorkizuna
pasillo bazterrean
ez ote da agertzen
askotan.

Zeren mundua
hor kanpoan
oso-osorik
osorik
geneukan/daukagu zain. (bis) 

Erlazionatuak

50. urteurrena ospatu du Arreiturre Institutuko komunitateak

Ainhoa Andonegi eta Asier Orbea urr 29, 11:14 Elgoibar