Espainiako Golf txapelketan lehiatu da Daniel Rino

Asier Orbea Ostolaza

Bosgarren mailan dauden golf jokalarientzako Espainiako Txapelketa jokatu zuten, aurreko asteburuan, Madrilen, golf zentro nazionalean.

Daniel Rino elgoibartarrak Euskadiko txapelketa irabazi zuen irail amaieran, eta Espainiakoan ere sailkapenik onena eskuratu zuen euskal ordezkarien artean. Hamabosgarren postuan sailkatu zen.

Rino pozik dago lortu zuen emaitzarekin. Ekainean hasi zuten txapelketen denboraldia amaitu opstean, hurrengo denboraldirako prestatzen hasteko amoa duela azaldu du, aurten lortutako emaitzak errepikatu edo ahal bada hobetzeko.

Hasten diharduten golfalari amateurrak lehiatzen dira 5. mailan (26,5 eta 36,0 arteko handicapa dutenak), eta Madrileko finalean ehun lagun lehiatu ziren. Miguel Martinez Gestoso murtziarra gailendu zen 31 punturekin, Rafel Masoliver kataluniarra izan zen txapeldunorde, 25 punturekin, eta hirugarren postua Manuel Morales andaluziarrarentzat izan zen. Taldekako lehian Katalunia gailendu zen, eta Andaluziako federazioa ordezkatu zuen taldea sailkatu zen bigarren postuan. Espainiako Golf Federazioak 2018az geroztik antolatzen du golf jokalari hasiberrientzako txapelketa hau.

Daniel Rino, eskuinean, lehiakideekin. Lagatakoa.

Madrilgo iparraldean dago kokatuta Madrilgo Golf Zentro Nazionala. RFEG