1.100 kirolarik hartu zuten parte, eta horien artean izan ziren Mintxeta Atletismo Taldeko hainbat kide. Taldeko seniorrek Zornotzako nazioarteko krosean estreinatu zuten denboraldia, urriaren 18an; eta, oraingoan, behe mailetako atletak ere lehiatu ziren Donostia-Lasarteko krosean.
Senior mailako lau taldekide lehiatu ziren; hiru gizonezko eta emakumezko bat. Mikel Agirrebeña Iturbek egin zuen posturik eta denborarik onena. 36. postuan sailkatu zen, 24 minutu eta 32 segundoko denborarekin. Iñigo Lariz 43. postuan sailkatu zen (24:21) eta 55. postuan Iker Hernandez (24:44). Gizonezkoetan Denis Kipkemoi keniarra izan zen azkarrena (20:24).
Oihane Agirrebeñak 32 minutu eta 25 segundoan osatu zuen proba. Emakumezkoetan Maurine Chebor (Kenya) gailendu zen, 24:09ko denborarekin.
Hona Mintxeta taldeko gaztetxoen emaitzak:
Alebinak:
- Laia Salvatierra (05:35)
- Julen Gallastegui (04:31)
Benjaminak: (ez dituzte denborak hartzen)
- Nikole Lariz
- Arane Garate
- Laia Axpe
- Uhaitz Mateos
- Izei Mateos
- Malen Garagarza
- Alba Maudes
- Emma Garagarza


