'Naza' dokumentalarekin hasiko dira Ongarri zineklubaren azarorako emanaldiak

Asier Orbea Ostolaza

Ongarri zineklubak hiru filma emango ditu azaroan eta Naza izango da aurrenekoa, azaroaren 4an, eguaztena.

Jatorrizko bertsioan emango dute Naza, gaztelerazko azpitituluekin. Zineklubeko emanaldi guztiak moduan, 21:00etan hasiko da.

Tel Aviv hirian gauez grabatutako Naza dokumentalak xehetasun osoz erakusten ditu Israelek Gazan zibil palestinarren aurka gauzatutako sarraski kalkulatuaren atzeko sistemak. Isralego armadak erabili ohi duen berba da Naza; Palestinako biktima zibilak izendatzeko erabiltzen dute berba hori, eta euskaraz "albo kaltea" esan nahi du. 
Yuval Abrahamek eta Rachel Szorrek zuzendariek Israelgo armadako kideen testigantzak bildu dituzte lan honetan, 24 militar eta ofizialen lekukotzak. Tel Aviveko teilatuetan, gauez eta isilpean, izandako topaketek osatzen dute ikus-entzunezkoaren bizkarrezurra, non soldaduek argitara ematen dituzte genozidioaren xehetasunak, besteak beste, kontatzen dute bonbardaketak planifikatzeko adimen artifiziala nola erabiltzen duten. 
Veneziako Zinemaldiko Epaimahaiaren Sari Berezia irabazi zuen lan honek aurten.

'Yo sí te creo', azaroaren 18an

Zineklubeko hurrengo emanaldian 'Yo sí te creo' filma emango du Ongarrik Herriko Antzokian. Azaroaren 18an izango da (21:00)

'Manas', azaroaren 25ean

Azarorako prestatu duten azken emanaldian 'Manas' filma emango dute, Goya sarietan Latinoamerikako Film Onenaren Saria jasotzeko hautagaietako bat den luzemetraia.