Eremua materialak metatzeko eta lanen euskarri gisa erabiliko dute. Aurreikuspenen arabera, urte amaierara arte iraungo du erabilera horrek. Eremua prestatzeko, aparkaleku-plazak libre utzi beharko dira gaurtik aurrera.
Lan horien ondorioz, mugikortasun urriko pertsonentzako erreserbatutako aparkaleku-plaza eremu bereko beste kokaleku batera eramango dute aldi baterako. Era berean, edukiontzien gunea tren geltoki ondoko beste leku batera lekualdatuko dute behin-behinean.
Elgoibarko Udalak elkarlanean jarraituko du ETSrekin aldaketa horien jarraipena egiteko, eta adierazi dute herritarrei informazio eguneratua emango zaiela. Era berean, Udalak auzotarrei eta eremuaren erabiltzaileei eskerrak eman nahi dizkie behin-behineko aldaketa horien aurrean erakutsitako ulermenagatik.
