Bazkari baten bueltan batu dira 'ONU'ko bizilagunak

Asier Orbea Ostolaza

Gaur egun, Ermuaranbide du izena; lehenago, 21 de Septiembre zen. Hala ere, ONU esaten diote elgoibartar gehienek, -bereziki adin batetik aurrerakoek-, orain mende erdi jatorri askotariko lagunak hartu zituen kaleari.

Bizilagunen artean sortutako harreman eta elkartasun handiak nortasun berezia eman zion ONUri, eta oraindik ere ospatu eta berritzen dute elkartasun sentimendu hori. Duela urte batzuk dokumental bat ere egin zuten auzoaren historiari buruzkoa. Hainbat bizilagun bazkari baten bueltan elkartu ziren, aurreko asteburuan, eta betiko ezagun eta lagunen konpainian kontu zaharrei lustrea ateratzen aritu zirela azaldu dute. "Ederto pasa genuen", esan dute.

BIDEOA: Elgoibarko Ermuaranbide ONU kaleko bizilagunek 2007an egin zuten elkarretaratze berezi baterako ondu zuten argazki zaharrekin osatutako bilduma da ondorengoa: