'Kangai mendietatik Altai magalera, Mongolia txirrindaz' izeneko solasaldia emango du azaroaren 12an, ostegunez, Kultur Etxean (19:00).
Kazetari eta antropologoa izateaz gain, abenturazalea ere bada Mariezkurrena, eta orain hiru urte ere hartu zuen parte mendi emanaldien ziklo honetan, orduko hartan Islandiako Westfjords eskualdean barrena bizikletaz eginiko bidaia izan zuen hizpide (ikus elkarrizketa BARRENen). Oraingoan Mongoliako estepan eta basamortuan bizikletaz eginiko ibileren berri emango du 2026ko UMEZ zikloari hasiera emango dion hitzaldian.
Ordubeteko iraupena duen ikus-entzunezkoaren ondoren, solasaldi bat egingo dute protagonistarekin. Saioa euskaraz izango da, eta sarrera doakoa izango da.
