Ostalariek antolatutako kontzertuek girotu zuten Elgoibar asteburuan

Asier Orbea Ostolaza

Elgoibarko ostalariek antolatutako Aizu! Astea egin zuten barikuan eta zapatuan eta hainbat estolotako musikaz eta kale antzerkiaz gozatzeko aukera izan zuten herritarrek.

Hiru taldek eman zituzten kontzertuak Maalako parkean; barikuan Kuttune euskal folk taldeak, eta zapatuan Puya eta Willson & Willsonetis taldeak igo ziren Maalako eszenatokira.

Elgoibarko Patxangoi elektrotxarangak, berriz, herriko kale eta plazetara eraman zuen musika. Era berean, Goloka taldekoek 'Piratak' kale ikuskizun ibiltaria egin zuten zapatu eguerdian.

Argazkiak: Joserra Cabrera eta antolatzaileak.