Izotz eskaladan eginiko jarduerez berba egingo du Josu Merinok 'Nire mugen gainetik' solasaldian

Asier Orbea Ostolaza

David Lopez 'Troner', 'Wild Grisenche’ bidean (M9) Dolomitetan. JOSU MERINO

Josu Merino eskalatzaile eta mendizale elgoibartarrak emango du 2026ko UMEZ zikloko bigarren hitzaldia, eguaztenean (azaroak 18), Aita Agirre Kulturgunean.

Munduko bazter eta txoko guztietako paretak eskalatu ostean, berriki bere mugen gainetik ibili dela dio Merinok. Horien berri emango du 'Nire mugen gainetik' izeneko saioan. 
2025ean, Josu Merino eta David Lopez “Troner” eskalatzaileek bi bidaia egin zituzten Dolomitetara, ekialdera eta mendebaldera, izotz eta harrizko eskaladako erronkei aurre egiteko. Emanaldian bidaia horietako bizipenak eta erronkak azalduko dituzte, baita Dry-Tooling estiloan eginiko eskaladako hainbat igoeraren berri eman ere: pioletekin eta kranpoiekin harrian gora, izotzera iritsi arte. Eskaladan, ordea, indar fisikoa bezain garrantzitsua da burua. Bi bidaia, hainbat erronka eta esperientziaz betetako abentura bat. Horixe da aurreratu dutena.
19:00etan hasiko da emanaldia Aita Agirre Kulturgunean.