Saritua agertu ez denez, saria Caritasi ematea erabaki dute

Asier Orbea Ostolaza

Produktuz beteriko orgatilla zozkatu zuten Azkue auzoko San Roke jaietan, baina zenbaki sarituaren jaberik agertu ez denez, saria Caritasi ematea erabaki dute auzoko jai batzordekoek. 

Uztailaren bukaeran ospatu zituzten sanrokeak Azkue auzoan, eta jai batzordekoek orgatila bat eta telebista bat zozkatu zituzten. Telebistaren irabazlea agertu zen, baina orgatilarena ez. Antolatzaileek produktu sorta Caritasekoei ematea erabaki zuten, eta haiek dagoeneko jaso dute saria, goiko argazkian ikus daitekeen moduan.

Azkuen moduan, Aiastian ere saldu zituzten errifak San Migel jaien harira. Han agertu zen errifaren irabazlea. Aurten, Azkoitira joan da hainbat produktuz beteriko orgatila, eta, hain zuzen, Ane Agirre izan zen sariduna. Xabier Loiolaren eskutik jaso zuen saria (beheko irudian).