Santa Zeziliaren omenezko kalejira jendetsua egin dute Elgoibar Ikastolakoek

Asier Orbea Ostolaza

Musikaren eta musikarien zaindariaren eguna azaroaren 22an da, domekan, baina astean zehar ere irten dira musikariak kaleak girotzera. Elgoibarko Ikastolako ikasleen eta irakasleen txanda izan da gaur.

Kalegoen plazatik abiatu dute kalejira 8:30ean, eta ikastetxera arteko bidea egin dute kantuan. 

Santa Zezilia Eguna dela eta, hainbat ekintza izan dira astean zehar herrian. Musika Eskolak antolatuta, talde instrumentalen emanaldiak egin zituzten astelehen eta martitzenean eskolako auditoriumean. Atzo eta herenegun, berriz, kalejiran irten ziren trikitixa eta panderokoak eguaztenean eta Betisua txaranga eguenean. 

 
Udal Musika Bandaren kontzertua, zapatuan

Normalean, domeketan izaten dira Elgoibarko Udal Musika Bandaren kontzertuak, baina Santa Zeziliako kontzertu berezia larunbatean joko dute. Lekua eta ordua ere aldatuta datoz, San Bartolome parrokian izango baita, 13:00etan hasita. Gainera, kolaboratzaile berezi batek hartuko du parte: Ana Belen Garcia Perez (Andoain, 1977) organo-joleak.

Elgoibar Ikastolakoen kalejira, argazkietan: