Eliza txiki geratu zen Santa Zeziliako kontzertu berezian

Asier Orbea Ostolaza

San Bartolome elizako organoari musika sortzeko daukan gaitasun guztia atera zion Ana Belen Garcia Perez organo-joleak, Elgoibarko Udal Musika Bandarekin batera San Bartolome elizan eman zuten emanaldian.

Elizako organoaren inguruan kokatu ziren bandako kideak, Gorka Mujika zuzendari zutela, eta herritarrek aldarearen aurrean jarri zuten pantaila handi batetik ikusi ahal izan zituzten musikariak. Bete egin zen eliza, eta zutik ere jarraitu zuten emanaldia hainbat herritarrek.

Azken urteetan gertatu den moduan, kolaboratzaile berezi batek hartu du parte aurtengo Santa Zeziliako kontzertuan: Ana Belen Garcia Perez (Andoain, 1977) organo-joleak. Pieza batean ezik, gainerakoetan jo zuen San Bartolome elizako organoa.

Argazkiak: Joserra Cabrera eta BARRENA.