Azaroaren 24tik abenduaren 7ra bitartean, interesa duten guztiek eman ahal izango dute izena. Hortaz, orain lursail bat eskuratzen dutenek 2029ra arte izango dute baratza erabiltzeko aukera. Baratzea erabiltzeko lizentziak urtebeteko iraupena izango du, eta urtez urte luzatu ahal izango da, gehienez hiru urtera arte.
28 baratze
Udalak 30 metro koadroko 28 baratze partzela esleituko ditu. Duela hiru urte 97 lagunek eman zuten izena, eta zozketa bidez banatu zituzten Urruzunoko aisialdi gunean dauden ortuok. Udaletik gogora ekarri dutenez, baratze publikoen helburua da herritarrei beren barazkiak landatzeko aukera ematea, lurrarekin eta naturarekin lotura estuagoa izateko eta herriko espazio publikoak elkarrekin baliatzeko.
Eskaerak HAZen edo Elgoibarko Udalaren egoitza elektronikoan (www.elgoibar.eus) aurkeztu beharko dira.
