Kexak eta eskariak

Deba ibaiko urak zuri-zuri datoz

Ainara Argoitia Arano

Deba ibaiko urak zuri-zuri datoz gaur, bideoa bidali digun irakurle honek Santa Ana pare horretan grabatutako irudietan ikus daitekeenez. Ez da lehenengo aldia, eta herritar batek baino gehiagok azaldu digu kezka. Olaso aldetik datoz urak zuri, baina momentuan ez dugu azalpenik lortu. Udaletik jakinarazi dute Hirigintza Saila eta Udaltzaingoa ari direla jarraipena egiten baina momentuan ez dutela berririk. URA Agentziako arduradunekin harremanetan jarri nahian ari da BARRENA, eta zerbait jakin bezain laster, jakinaraziko dugu.