Ohi baino jende gutxiago elkartu da Kalegoen plazan egin duten ekitaldira, eta aurreikusia zuten manifestazioa ere ez egitea erabaki dute, goian behean bota baitu euria, egun osoan moduan.
Udaletxeko arkupeetan egin dute espazio horretara moldatu behar izan duten ekitaldia. Uluka Batukakoen batuka doinuekin hasi eta amaitu da ekitaldi xumea, eta tartean Udalbatzarrak atzo onartutako adierazpen instituzionala irakurri dute (bideoan).
Ekitaldia, argazkietan (Mikel Askasibar / Elgoibarko Udala)