Atxutxiamaika Aisialdi Taldeak txokoak antolatu ditu neguko oporraldirako. HH2tik HH5era arteko umeentzako eskaintza izango da, abenduaren 28tik 31ra bitartean. Kiroldegiko balioanitzeko gelan bilduko dira goizez, 9:00etatik 13:00etara. HH2ko eta HH3ko umeek ordu erdiko malgutasuna izango dute bai sartzeko eta baita irteteko ere, hau da, 9:00etatik 9:30era sartzeko aukera izango dute, eta 12:30etik 13:00etara bitartean irten ahal izango dira.
Elgoibarko Izarrako bazkideek 50 euro ordaindu beharko dituzte, eta gainerakoek 56 euro.
Izena emateko formularioa bete behar da, hemen.
TAILERRA URTARRILAREN 5EAN
Urtarrilaren 5eRAKO, berriz, familian egiteko tailer berezi bat antolatu dute: Ane San Martin margolariak gidatuta, familia koadro bat margotzeko tailerra egingo dute. HH4 eta HH5eko adin tarteko haur eta familientzat izango da. 16:30etik 18:30era bitartean egingo dute saioa,
Izena emateko emateko formularioa bete behar da, hemen.
DIRULAGUNTZAK
Elgoibarko Udalak dirulaguntzak emango ditu neguko eskaintzan parte hartzeko. Dirulaguntzak eskatzeko epea abenduaren 1etik 30era bitartekoa izango da. Interesatuek gazteria@elgoibar.eus helbidera idatzi edo 943 74 10 50 telefonora deitu beharko dute.