Argazki lehiaketaren 19. ekitaldia izan da aurtengoa, eta 'Elgoibar' izan da gaia. Udaleko eta Ongarri elkarteko ordezkariez osatutako epaimahaiak 12 argazki aukeratu ditu egutegi handirako eta beste argazki bat txikirako. Irabazleen argazkiekin argitaratu duten egutegian ikasleen marrazkiak ere ageri dira; izan ere, hamairugarren aldiz antolatu du Udalak egutegirako marrazki lehiaketa. Argazki zein marrazki lehiaketetako sarituen atzo jaso zuten saria, Aita Agirre Kulturgunean egin zuten ekitaldian. Saridunek 80 euroko balioa duen erosketa-bonoa jaso dute, saritutako argazki bakoitzeko.
Dagoeneko eskuragarri
Udalak 5.500 egutegi txiki eta herri osoko postontzietan banatuko ditu; egutegi handiak (4.500 ale), aldiz, Herritarren Arreta Zerbitzuan eta Aita Agirre kulturgunean eskuratu ahal izango dira.
- Hona hemen 2027ko Elgoibarko Udalaren egutegi handia -PDF-
- Hona hemen 2027ko Egutegi Txikia -PDF-
Argazki lehiaketako saridunak
- Saioa Rodriguez Iriondo (3 argazki saritu)
- Ion Urbieta Sanz
- Clara Mejias Barrios (3 argazki saritu)
- Gurutze Ariznabarreta Atxa
- Anton Mendizabal Echaniz
- Vicente Guinea Gonzalez de Artaza
- Gotzon Odriozola Iraolagoitia
- Unai Alonso del Campo (2 argazki saritu)
*Unai Alonsoren argazki batekin osatu dute egutegi txikia
Marrazki lehiaketako saridunak
Lehiaketan Herri Eskolako eta Ikastolako LH 5 mailako ikasleek parte hartu dute, eta, guztira, 108 marrazki aurkeztu dira lehiaketara. Aurtengo Marrazki lehiaketaren gaia “Elgoibar” izan da. 12 marrazki, 6 Herri Eskolakoak eta 6 Ikastolakoak, aukeratu dituzte egutegirako, hau da, marrazki bat hilabete bakoitzeko. Udaleko ordezkariek eta Egur elkarteko ordezkari Paula Herasek osatu dute epaimahaia. Saritutako haurrek 30 euroko erosketa-bonoa, “Gure Zirkua” jolas eta denbora-pasa koadernoa eta saritutako marrazki guztiekin prestatutako egutegi berezi bana eskuratu dituzte.
Hona hemen irabazleak:
- Danel Villaverde Montero
- Alai Fernandez Leon
- Mohamed Reda El Aamri
- June Alvarez Fernandez
- Luka Garate Bastida
- Wiame Bousbaa Nouri
- Nora Cedeño Gonzalez
- Libe Romera Lete
- Lea Perez Ferreiro
- Unax Zubiaurre Landaburu
- Jason Santiago Flores Maldonado
- Zohargi Oiartzabal Vela
Sari banaketa ekitakldia, irudietan (Arg: Mikel Askasibar / Elgoibarko Udala)