Elgoibarko Udaleko Kultura Sailak jakinarazi du, sailetik kanpoko arrazoiengatik, aldaketa bat egin behar izan dutela domekako umeen zine-emanaldian. Hortaz, datorren azaroaren 29rako aurreikusita zegoen Vaiana filma beharrean, La isla olvidada filma emango dute.
Kultura Sailak aldaketa honek sor ditzakeen eragozpenengatik barkamena eskatzen du, eta
ikusleen ulermena eskertzen du.
Sarrerak lehiatilan eros daitezke, edo online, Herriko Antzokiaren webgunean.