Ermuko Udalak eta 25 talde eragilek elkarlanean, 90 ekintzatik gora antolatu dituzte aurtengo jaietarako. Uztailaren 14tik aurrera, txarangen jokoak eta musika saio desberdinak egongo dira; eta hilaren 18tik 27ra bitartean, denetariko txapelketa, dastaketa, jolas eta ikuskizunak, herritarren eta Ermua bisitatuko duten guztien gozamenerako.
Egitaraua PDFan deskargatzeko egin klik hemen.