2026/03/27 17:00 - 19:00

Antzezlana

Zerua lapurtu dute

Zerua lapurtu dute
Ermua Antzokia, Ermua

Bi saio: bata 17:00etan, bestea 19:00etan.

Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore arduratuta daude izarrik ikusten ez dutelako. Zer gertatu da zeruarekin? Lapurtu egin al digute? Birtxi farozainaren laguntzaz urdin infinitura abiatu dira izarren bila… unibertsoaren sekretuak ezagutzera, urrunera begiratuz barrura begiratzeko! Etorri nahi?”

Sarrera: 6 euro.