Urtero bezala, "Gabon kantak" musika jaialdia egingo da Ermuko elizan, eta bertan parte hartuko dute herriko hainbat taldek; tartean, elizako taldeek, Jubiletxeko kantu taldeak, Extremadurako Zentroak eta Pispillu abesbatzak. Hitzordua gaur izango da, 18:00etatik 19:00etara, eta ez da sarrerarik ordaindu beharko.