Bideoan ikus eta entzun daitezke San Lorenzo ikastetxeko 5. eta 6. mailako ikasleen eta Anaitasuna Ikastolako 1., 2. eta 3. mailako ikasleen kantuak. Azken hauek, Alboka Musika Eskolako musikariekin batera egin dute kalejira. Arratsaldean, bestalde, Anaitasuna Ikastolako 4., 5. eta 6. mailako ikasleak izango dira kalean, 14:30ak eta 16:00ak bitartean.