Euritik esnatu zen eguna eta Santa Ana auzoan eskainitako lehen kantaldia guardasolpean egin bazuten ere, goiza aurrera joan ahala atertzera egin eta aterkiok trabarako besterik ez ziren izan handik aurrerakoetan: Santiago, Ongarai, San Pelaio, erdigunea…
Atsedenerako tartea ere egon zen Ongaraiko Eguzki-Alde elkartean, urtero bezala kopautxo bat eskainiz kantari eta diru-biltzaileei. Kalean parean suertatutako herritarrei eskatuz eta balkoietatik txanponak izara handi batera botatakoak jasoz 436,41€ batu zituzten, Kolonbiako Barranquilla hirian eskolak ematen dagoen Mireya Suarez ermuarrari bidaliko zaizkionak, gertutik ezagutzen baitu familia batzuen egoera latza.
