Giro bikaina Ermuko inauterietako mozorro lehiaketetan

Dorleta Vidal 2026ko otsailaren 15a

"Bizkaiko Labe Garaiak" kuadrillak jaso zuen lehenengo saria nagusien kategorian.

Eguraldi euritsu, haizetsu eta desatsegina egon arren, inauteri giroa nagusitu zen atzo Ermuko kaleetan. Goizean, nagusien taldekako mozorro lehiaketa burutu zen; arratsaldean, berriz, umeen txanda izan zen, eta horiek banaka zein taldeka parte hartzeko aukera izan zuten. Jarraian ikus daitezke eguneko irudiak.

Argazkiak: Estibalitz González eta Dorleta Vidal.

"Erromatar inperioa" taldeak bigarren saria eskuratu zuen.
 
Enara Borrajok irabazi zuen umeen lehen saria, "Tribu afrikarra" mozorroarekin.
 
Gorane da Rocharen "Kikaratxoa"-k umeen bigarren saria jaso zuen.
 
Nicolasek, "Peter Pan", hirugarren saria jaso zuen.
 
"Coco eta katrinak", umeen taldekako mozorro lehiaketako irabazleak.
 
"Bikingoak" izan ziren bigarren sailkatuak umeen taldekako lehiaketan.
 
Ezkerretik hasita, Miren Bouzo, Irati de Dios eta Julen Egia, nagusien mozorro lehiaketaren epaimahaikideak.
 
Ezkerretik hasita, Uxue Aranberria, Enara Ferrera eta Mara Gonzalez, epaimahaiko umeen mozorro lehiaketan.