24. Korrika

Ermuko Korrikako lekuko eramaleen talde argazkia

Ander Gomez 2026ko martxoaren 25a

Argazkia: Mikel Madarieta.

26 eragilek erosi dituzte Ermuari dagozkion kilometroak, eta lekukoa eramango duten ordezkariek talde argazkia atera zuten atzo arratsaldean, Kaltxango plazan.

Zapatu honetan, martxoaren 28an, gauez ailegatuko da Korrika Ermura, 22:11 aldera, eta ordena honetan hartuko dute lekukoa ermuarrek: Errotabarri Eskubaloia, Txindurri Dantza Taldea, Tecnneco Automotive, Infreñu taberna, eskoletako langileak, Gipuzkoako Urak, Artarrai Mendi Taldea, Alboka Musika Eskola, EH Bildu, elkarte gastronomikoak (Arari, Erretena, Artape, Txalaparta, Malengo, Urdinak), Ermuko Udala, Jubilatuak, Gazte Mugimendua, Emakumeen Asanblada, Zipriztintzen, Elkartasuna, Ermua Palestinarekin, Ermua CD, Euskal Birusa, Bertso Eskola, EAJ-PNV, Anaitasuna Ikastolako Guraso Elkartea, Berbalagunak, Udal Kiroldegia, Ermua BHI, Herri Muga, Errealzaleak, eta Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkartea.