Biktimaren testigantzaren arabera, Zubiaurreko supermerkatura sartzera zihoala emakume bat gerturatu zitzaion, lan bila zebilela eta edozein eskaintza ezagutuz gero berarekin harremanetan jartzeko eskatuz. Supermerkatutik irtetzean, zain zeukan ustezko lapurra. Berriz ere gerturatu zitzaion eta besarkada bat eman zion, bere laguntza eskertzeko aitzakiarekin. Ondoren, identifikatu gabeko beste pertsona batek gidatzen zuen autora igo eta alde egin zuen. Gutxira, urrezko kate bat falta zitzaiola konturatu zen biktima eta Eibarko komisariara gerturatu zen.
Ermuko Udaltzaingoak trafiko-kamerak aztertu zituen, eta kontaktu fisikoa aprobetxatuz egindako lapurreta egin zuen emakumea eta ihes egiteko erabilitako autoa identifikatu zituen. Ertzaintzari helarazi dizkiote irudiak eta informazio guztia, diligentziekin jarraitu eta gaizkilea topa dezaten.