El Drogas
El Drogas ezizenez ezaguna den Enrique Villarreal abeslari nafarra 2022. urtean egon zen azkenekoz Ermuan. Antzokian eman zuen kontzertua, eta sarrera guztiak agortu zituen. Aurten, Santixauak piztearen arduradun izango da, jaietako lehen emanaldi nagusia eskainiz San Pelayon. Uztailaren 17an –barikua– izango da, 23:00etan.

Zea Mays
Aiora Renteria buru duen talde bilbotarrak 2017ko Santixauetan ospatu zuen taldearen 20. urteurrena, eta, aurten, 30 urte betetzear direla, Ermura bueltatuko dira. El Drogasen lekukoa hartu eta uztailaren 18an –zapatuan– igoko dira San Pelayoko taula gainera, 23:00etan.

Travellin' Brothers
Leioako taldeak sei urte atzera bisitatu zuen Ermua Antzokia. Big Band formatuan egin zuten, musikariz betez eszenatokia. Uztailaren 27an, 23:30ean, taldekide originalak igoko dira Orbe Kardinala plazako oholtzara, eta bakoitzak bere instrumentua hartuta –ahotsa, gitarra, baxua, bateria, saxoa eta pianoa– defendatuko beharko dituzte blues, funk eta swing doinuak.
