Bideoa: Dorleta Vidal.
Urtero bezala, Ermuko ikastetxe guztiak batu dituen ekintza izan da Korrika Txikia. Eskuz esku, elkarri pasatu diote lekukoa Eskolabarri, Ongarai-Anaitasuna, San Pelayo eta San Lorenzoko ikasleek, guztiak lotzen dituen zubia euskara dela erakutsiz. Txindurri dantza taldeko Libe Areitioaurtena aritu da esatari lanetan, ibilbide osoa animatzen, eta bukaeran sorpresa berezia izan dute guztiek: Porrotx pailazoa agertu da, lekuko erraldoia eskuan, eta eurekin batera egin ditu azken metroak.
Plazan esandakoak eta haren ostean kantatutako Txis Pun, Korrika! abestiaren zatitxoa –Txindurrikoez lagunduta, jendez gainezka zegoen plaza dantzan jarriz– albiste barruko bideoan entzungai. Goian, Korrika Txikiaren laburpena. Grabaketa: Dorleta Vidal. Edizioa: Ander Gomez.
Bideoa: Dorleta Vidal.