24. Korrika

Ermuko lekuko aldaketak bideoan

Ander Gomez 2026ko martxoaren 29a

24. Korrikaren zuzeneko emisioaren bideoa, Ermutik pasa denean. Eibartarrengandik jaso dute lekukoa unibertsitatean, eta mallabitarrei pasa diete Urtiaga industrialdean. Iturria: AEK.

Ordena honetan hartu dute lekukoa Ermuko kilometroak erosi dituzten 26 talde eragileek: Errotabarri Eskubaloia, Txindurri Dantza Taldea, Tenneco Automotive, Infreñu taberna, Eskoletako langileak, Gipuzkoako Urak, Artarrai Mendi Taldea, Alboka Musika Eskola, EH Bildu, Elkarte gastronomikoak (Arari, Erretena, Artape, Txalaparta, Malengo, Urdinak), Ermuko Udala, Jubilatuak, Gazte Mugimendua, Emakumeen Asanblada, Zipriztintzen, Elkartasuna, Ermua Palestinarekin, Ermua CD, Euskal Birusa, Bertso Eskola, EAJ-PNV, Anaitasuna Ikastolako Guraso Elkartea, Berbalagunak, Udal Kiroldegia, Ermua BHI, Herri Muga, Errealzaleak eta Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkartea