2026ko Ermuko Santixauetako kartel irabazlea aukeratu du Jai Batzordeak

Ander Gomez 2026ko maiatzaren 15a

Jaietako kartel lehiaketako saritua zein izango den erabakitzeko elkartu da Ermuko Jai Batzordea. Aurtengoan, Burgos aldera joan da saria.

Udaleko Kultura Sailetik jakinarazi dutenez, 95 proposamen aurkeztu dira 2026ko Santixauetako kartel lehiaketara, zein baino zein politago. Atzo arratsaldean batu ziren Jai Batzordeko kideak, eta erabakia zaila izan arren, aurtengo egitaraua janzteko irudirik aproposena Santixauak ikuspegi kontrapikatu batetik erakusten dituen diseinua zela adostu zuten azkenean.

Marina Ortega del Burgo burgostarraren obra da, eta 600 euroko dirusaria jasoko du egindako lanagatik.

Erlazionatuak