Ermuko Gazteria Zerbitzuak 2008 eta 2013 urteen artean jaiotakoentzat futbito txapelketa antolatu du. Txapelketa ekainaren 22tik 25era izango da, Betiondoko instalazioetan.
- Talde fasea eta kanporaketa fasea jokatuko dira.
- 2008-2013 urteen artean jaiotakoentzat zuzenduta dago.
- Doakoa da.
- Taldeak:
- Mistoa, femeninoa edo maskulinoak izan daitezke.
- 7-11 pertsonez osatua.
- Izen-ematea: azken eguna ekainak 12.
- Harremanetarako, udaleko gazte zerbitzuan: gazteria@ermua.eus / 689 04 25 71
- Oharra: Inskripzioak eskainitako plazak gainditzen badituzte, zozketa egingo da.