Txindurri Eguneko 'Antifazak' eta umeen kalejira, argazkitan

Barrena 2026ko ekainaren 11

Txindurriko kideek Zuberoako Maskaradetan oinarritutako ikuskizun berezia prestatu zuten zapatuan: Ermuko Antifazak. Domekan, dantza taldearen harrobiaren txanda izan zen, eta herriko txoko desberdinetan dantzak egin zituzten, plazan bukatu zuten arte. Erakustaldi biak argazki-galerian jasota. Argazkiak: Estibalitz González eta Pedro Elizondo.

Antifazetan bi geldialdi egin zituzten mokadutxoa hartzeko, Gazte Asanbladaren eta Euskal Birusaren eskutik. Bideoan, Erdikokaleko erakustaldiaren mostratxoa ikusgai, elkarteari eskainitako kantu eta guzti.