Gipuzkoa Etorbideko kable elektriko zahar bat kenduko dute gaur gauean

Garazi Mendieta 2026ko uztailaren 2a

Gipuzkoa Etorbideko kable zahar bat kentzeko lanak egingo dituzte gaur, 21:30etik eta 4:00etara, Idesa pabiloia eraisteko lanen barruan. 

Gaur gauean, 21:30etik goizaldeko 4:00etara, Iberdrolak Gipuzkoa Etorbideko tentsio-kable zahar bat kenduko du. Kable honek "Idesa" enpresako pabiloi zaharrari ematen zion zerbitzua; pabiloi hori eraisten ari dira, eremu horretan etxebizitza berriak eraikitzeko. 

Lanak gauez egingo dira segurtasun arrazoiengatik, "Eusko Trenbide Sarea"k trenbideko katenaria elektrizitaterik gabe utzi behar baitu behin eguneko tren zerbitzuak amaitutakoan. 

Lanek irauten duten bitartean sor daitekeen zarataren ondorioz, Udalak barkamena eskatu nahi die lan-eremutik hurbil bizi diren bizilagunei, sor daitezkeen eragozpenengatik.