2026/07/10 11:00

Omenaldia

Omenaldia: ETAk eraildako ermuarrak gogoan

Omenaldia: ETAk eraildako ermuarrak gogoan
San Pelaio parkean, Ermua

ETA erakunde armatuak eraildako bi herritarrak gogoan izango dira: Sotero Mazo eta Miguel Ángel Blanco. Ekitaldi instituzionala izango da eta herritarrentzako irekia egongo da. San Pelaio parkean dagoen ‘biktimen omenezko’ monolitoaren aurrean egingo da,11:00etan.

Sotero Mazo Figueras 1980ko azaroaren 6an tirokatu zuten ETA-militarreko kideek Eibarko Virgen del Carmen kalean. Gizonezkoen ile-apaindegia zuen, 35 urte zituen, ezkonduta zegoen eta bi seme-alaba zituen.

Miguel Ángel Blanco Garrido 1997ko uztailaren 10ean bahitu zuten, eta hilaren 12an, buruan tirokatuta, eskuak sorbalda atzean lotuta eta larri zauriturik aurkitu zuten, Lasarte-Oriako zelai batean. Uztailaren 13an hil zen. 29 urte zituen, ezkongabe zegoen eta PP-ko zinegotzi hautatua zen Ermuko Udalbatzan.