Santixauak 2026 - Ermua

Txarangen abesti lehiaketak giro ikaragarria sortu du Ermuan

Garazi Mendieta 2026ko uztailaren 17a

Txarangen Batzordeak antolatutako Abesti Lehiaketa gauzatu zen bart gauean Orbe Kardinalaren plazan. Emanaldi guztien ostean hiru sari banatu ziren dirutan eta Durangoko Txirula Music dendan instrumentuak erosteko bonuetan. 

Atzo, uztailaren 16an, Txarangen Batzordeak antolatutako ogitartekadaren ostean, urteroko abesti lehiaketa egin zen Orbe Kardinalaren plazan. Jendez beteta eta jai giro aparta sortuz, guztira zortzi txarangak hartu zuten parte lehiaketan. Txaranga guztiek euren emanaldiak amaitu ondoren eta sariak banatu aurretik, Iraiak eta Markelek hiru abestiz osatutako emanaldi labur bat eskaini zioten plazan bildutako publikoari.

Aurten, Mozkorbiziak kuadrillak irabazi du lehiaketa, eta 150 euro jaso zituzten dirutan eta beste 150 euro instrumentuak erosteko bonuan.

https://barrena.tokimedia.eus/public/d2/2026_29/15121/argazki/112007_1784240832.JPGMozkorbiziak.

Bigarren saria, bigarren urtez jarraian, Burusoilltxoak kuadrillak jaso zuen, 100 euro dirutan eta 100 euroko bonua jaso zuten trukean. Eta bukatzeko, Jaizaleak gelditu ziren hirugarren postuan, 50 euro dirutan eta 50 euroko bonua jasoz. 


Burusoiltxoak eta Jaizaleak.

Urtero bezala, abesti lehiaketa jaietako hitzordu arrakastatsuenetako bat bihurtu zen berriro ere.