Santixauak 2026 - Ermua

Bertako eta nazioarteko dantza taldeek bat egin dute Ermuko plazan

Ander Gomez

Asteburu osoan dantza emanaldiak izan dira Orbe Kardinala plazan. Zapatuan, Txindurri eta Oñatz taldeak aritu ziren Arabako eta Oñatiko dantza tradizionalak erakusten (albiste barruan argazkiak). Domekan, berriz, Letswao eta Ataköy taldeek Botsuanako eta Turkiako folklorearen erakustaldi koloretsua eskaini zuten (goiko galerian ikusgai). Argazkiak: Pedro Elizondo.