Santixauak 2026 - Ermua

Urzaleak eta Nahaskor txarangek egin dituzte paellarik gozoenak

Ander Gomez 2026ko uztailaren 27a

Hogeita bat txarangek eman dute izena Lobiano Gastronomia Elkarteak antolatutako lehiaketan. Horietatik hemeretzik aurkeztu dituzte euren paellak epaimahaiaren aurrean, baina bi talderentzako sariak baino ez zeuden. Argazki-sorta: Garazi Mendieta.

Urzaleak txaranga izan da garaile, eta 500 euro eta garaikurra jaso dute sari.

Nahaskor txarangak jaso du bigarren saria, 200 euro eta oroigarria.

Jarraian, erlazionatutako albisteetan, lehiaketan parte hartu duten txaranga guztiak eta aurkeztu dituzten paellak.