Fernando Fernán-Gómezen memoriak baliatu ditu José Sacristánek (zehazki El tiempo amarillo 1921- 1943 liburuaren lehen zatia), hari zion miresmen handia omentzeko. Fernán-Gómezen bizitza aztertzen du lanak, haurtzaroan beroa eta txera eman zion jende hurkoa, esaterako Fernanda López “La Rubia” —zeinarengandik jaso baitzuen hile-kolorea—, edo Carolina Gómez, jostuna, Fernando haurra zaindu zuen amona.