Inauteri gauean munstroek eta gizakiek kaleak hartzen dituzte festa giroan gaurik zoroenean eta eurekin batera eramango dituzte ikusleak ikaratik algarara. “Bidutzi ” hiru urtetik gorako haurrei eta familiei zuzendutako umorezko antzerkia da. Txotxongilo eta zuzeneko kanta originalen laguntzarekin, txiki eta heldu beldurtzera jolastuko dira eta elkarren eskutik helduta barre egingo dute.