2026/12/26 17:00

Antzezlana

Antzerkia: 'Tretatxu'

Antzerkia: 'Tretatxu'
Ermua Antzokia, Ermua

Tretatxuk eta bere familiak gosea eta pobrezia pairatu zituzten. Agintariek dena lapurtu zieten: ortua, etxea... baita irribarrea ere. Baina ume bihurri hura hazi egin zen, eta inguruko bidelapurrik miretsiena bihurtu zen. Lapurren gobernadore honek hamaika abentura eta erronka biziko ditu: boteretsuei egindako lapurretak, arriskuz betetako ihesaldiak, ezinezko ezkutalekuak, maitasunistorio korapilatsuak eta amaierarik gabeko dantzak. Beti arriskuaren mugan eta beti heriotza saihesten. Eta, hala ere, herriaren bihotza irabaziko du, bere altxorrik preziatuena.

  • Iraupena: 450 min
  • Sarrera: 4 euro
  • Gomendatutako adina: 5+
  • Jatorrizko ideia: Miren Larrea
  • Zuzendaritza: Iván Alonso
  • Antzezleak: Miren Larrea eta Valentina Raposo