Ernaik deituta, etxebizitza duinaren aldeko elkarretaratzea egin zuten atzo arratsaldean Orbe Kardinala plazan. Hego Euskal Herrian azken egunetan egin diren protestekin bat egin zuen mobilizazioak, eta etxebizitzaren auziari "berehalako erantzuna" emateko eskatu zuen gazte antolakundeak, arreta gazteen prekarizazioan jarrita.
Etxebizitza eskuratzeko zailtasunak areagotu egin dira azken urteotan, etxebizitzen eta alokairuen prezioek gora egin duten bitartean. Egoerak bereziki eragiten die gazteei eta baliabide ekonomiko mugatuak dituzten herritarrei, eta etxebizitza duina eskuratzeko eskubidea aldarrikatzeko mobilizazioak eragin ditu azken egunotan.